aramako udala

JUBILATU BIDAIA UZTAILAREN 4EAN

admin(e)k bidalita A , 2009-06-23 10:01(e)an.

EGUNA: UZTAILAK 4, LARUNBATA
IRTEERA ORDUA: ARAMA 9:00etan

Gutun honen bidez aurten prestatu dugun Jubilatu bidaiaren berri eman nahi dizuegu.
Ondorengoa da gure proposamena, ea gustoko duzuen:

• Goizean Aramatik abiatu eta Hondarribi aldera egingo dugu, bertako Guadalupe ermitaren inguruan hamaiketakoa egiteko .

• Guadalupen egonaldia egin ondoren, Hondarribiko txokorik esanguratsuenak ezagutzeko parada izango da bisita gidatu baten laguntzaz.

• Hemendik bazkaltzera abiatuko gara, Irungo “Ola sagardotegian” izango dugu bazkaria.

• Bazkalostean Hendaiako Abbadia Gaztelua eta bere ingurune paregabeak ezagutuko ditugu.

Urteroko ohiturari jarraituz, autobusean lekua egonez gero, laguntzaileak edo beste herritarrak joan daitezke bidai honetara. Horretarako Aramako tabernan izena eman beharko dute ekainaren 29a baino lehen. Bidaiaren prezioa 40€koa izango da.