aramako udala

KORRIKA-ren INGURUKO EKINTZAK ANTOLATZEKO BILERA

admin(e)k bidalita O, 2009-02-26 13:05(e)an.


Martxoaren 26an, KORRIKAren hamaseigarren edizioa hasiko da Tuteran, eta apirilaren 2an izango dugu gure artean, goizeko 10ak aldera. Korrika-ren helburua euskeraren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea da.
Aramako herritar guztiak KORRIKA-n parte hartzera gonbidatu nahi ditugu eta korrika egitea zaila gertatzen zaienentzat KORRIKA-ri  ongi etorria egitera kalera ateratzeko deia luzatzen diegu.
KORRIKA gure artean izango dela baliatuz eta KORRIKA-ri gure atsekimendua eman asmoz Araman ekintzaren bat antolatu nahi dugu. Honetarako herritar eta elkarteak  udaletxean egingo den bilerara deitzen ditugu.
EGUNA: MARTXOAK 3, ASTEARTEA
ORDUA: GAUEKO 9etan
TOKIA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN

inprimatzeko bertsioa