aramako udala

UZTAILAK 3, OSTEGUNA, AGENDA 21EKO FOROAREN BILERA

Maiatzean ospatu zen herri batzarrean Ekintza Planaren berrikusketa prozesuari hasiera eman genion, TALDE LANEAN ekintza planeko gai ezberdinetako ekintzak aztertu eta birplanteatu zirelarik. Udalean herri batzar hartan jasotakoa aztertu ondoren, datorren ostegunerako, uztailak 3, herri bilera antolatu dugu. Bertan, aurreko herri bileran, TALDE LANEAN eginiko lanaren emaitzak aurkeztuko dira, baita udalak egiten dituen ekarpenak ere.
Helburua, ekintza planaren berrikusketa egitearekin batera herriaren parte-hartze maila sendotzea denez,  zu  bertan izatea gustatuko litzaiguke! 

EranskinaTamaina
ARAMAKO EKINTZA PLANA_2005-2008_emaitzak.pdf64.97 KB
inprimatzeko bertsioa