aramako udala

JUBILATU BIDAIA 2008

admin(e)k bidalita O, 2008-06-26 11:56(e)an.

Noiz: Uztailak 5, larunbata Irteera ordua: Goizeko 8:00etan
 
Azken urteetakoari jarraituz Arama eta Altzagako udalen artean jubilatu eta pentsionistei zuzendutako bidaia antolatu dugu.
Aurten Altzuzan dagoen Oteiza Museora bisitatxoa bat egingo dugu. Eraikuntza berezi honetan erakusgai daude Jorge Oteiza eskultore oriotar handiaren urte luzeetako lanak, 1650 eskultura eta bi mila bat aurresortu piezak eta hainbat eta hainbat marrazki eta zirriborro.
Museoa ikusi ondoren eguerdi aldera Iruñara joango gara. San Fermin jai bezperetan dagoen Euskalerriako hiri dotore honetan bazkaldu eta nola girotzen ari den ikusi ahal izango dugu.
Urteroko ohiturari jarraituz, autobusean lekua egonez gero, laguntzaileak edo beste herritarrak joan daitezke bidai honetara, horretarako Aramako Tabernan eta Altzagako Artea Elkartean jarriko diren orrietan izena eman behar dutelarik Uztailaren 3a baino lehen.