aramako udala

2008ko ASTE BERDEA. HITZALDI SAIOAK ARAMAN

EKAINAK 10 ETA 12AN, ESKUALDE MAILAN URA GAITZAT HARTURIK OSPATZEN DEN ASTE BERDEAREN BARRUAN ANTOLATURIKO BI HITZALDI IZANGO DIRA ARAMAN.
Goieki, Goierriko Garapen Agentzia 2004 tik lanena ari da Agenda 21 egitasmoaren barruan koordinazio eta dinamizazio lanak burutzen. Egitasmo honen barruko lerro nagusietako bat herritarrak iraunkortasun gaietan sentsibilizaztu eta informatzearena da. Helburu honen barruan kokatzen da urtero antolatzen den ASTE BERDEA .
 
Urtero Aste Berde hau gai baten inguruan antolatzen da, eta aurtengoan URA da aukeratutako gaia. Eskualde mailan ekimen ezberdinak antolatu dira, tartean hitzaldi saio bat.
Hitzaldi saioetatik bi Araman ospatuko dira eta beste biak Beasainen:

-          Ekainak 9, arratsaldeko 19.00etan Beasainen: “Ura eta bere erabilera Goierrin”. Iñigo Elosegi (Gipuzkoako Ur Kontsortzioko zuzendaria).
-    Ekainak 10, arratsaldeko 19.00etan Araman: “Ura eta lurraldea. Sostengarrtasunaren oinarria” Iñaki Antigüedad (Hidrogeologian katedraduna UPV-EHUn)
-          Ekainak 11, arratsaldeko 19.00etan Beasainen: Kutxak babestuta “Ura: XXI. Mendeko petroleoa” hitzaldia, Aula Kutxa programaren barruan. Hizlaria: Francisco Tamés Urdiain (GFAko Hidrogeologoa)
-          Ekainak 12, arratsaldeko 19.00etan, Araman: “Gure erreken ur kalitatea” Felix Izco (Kimikan lizentziatua, GFA, Garapen Iraunkorrerako sailetik)
Beraz, herritar guztiei zabaltzen diegu hitzaldietara joateko gonbidapena.
 

 

inprimatzeko bertsioa