ARAMAKO AGENDA 21EKO EKINTZA PLANAREN BERRIKUSPEN PROZESUA AMAITU DA.
Aramako udala, Agenda 21 prozesuaren barruan, 2006. urtean osoko bilkuran onartu zuen Ekintza Plana garatzen joan da. Aramako Herri Plan honetan jasotzen diren zenbait ekintza aurrera eraman ondoren , ekintza planaren exekuzio mailaren egoera aztertu eta berrikusteko unea iritsi dela pentsatu da Udaletik. Hausnarketa hau, udalean ezezik herri mailan ere egin behar zela kontutan harturik, ebaluaketa eta berrikusketa prozesu bat eraman da aurrera 2008. urtean zehar.
Udal gobernuak, 4 zinegotzi eta alkatesak osatua, prozesu honen gidaritza eta jarraipena egin dute. Prozesua udal barruan hasi eta herri batzarretara eraman da.

Prozesua bi faseetan banatu da: EBALUAKETA ETA BERRIKUSKETA
A. EBALUAKETA: EKINTZA PLAN ZAHARRA EBALUATU ETA ERALDATZEA
1. Ekintzen exekuzio maila aztertzea:
1. herri batzarra (apirila): Prozesuari buruzko azalpen orokorrak eman zaizkie herritarrei eta udalean landu ondoren Ekintza Planaren exekuzioaren egoera aurkeztu da.
2. Ekintzen birformulaketa:
2. herri batzarra (maiatza): Udalak Ekintza Planeko ekintzen birplanteaketa egin ondoren, herritarren ikuspuntua jaso nahi izan da, talde lanean, ekintzaz ekintzako birplanteaketa egitea eskatu zaielarik.
3. herri batzarra (uztaila): Udalak herritarrek eginiko ekintzen birformulaketen proposamenak aztertu ondoren erantzun bat landu eta azalpenak eman ditu.
B. BERRIKUSKETA: EKINTZA PLAN BERRIA SORTZEA
1. Herriaren helburu/lerro estrategiko berriak planteatzea (udal mailan)
Udal mailako lanketa (iraila): Ekintza Plan “zaharraren” birformulaketa mantenduaz, Ekintza Plan berri bat osatzearren, interesekoak diren gai eta helburu berriak landu dira. Horretarako Legegintzaldi planean jaso diren gaiak barneratu ahal izan dira, aurretik aztertuaz.
2. Helburuak aurrera eramateko beharrezko ekintzak proposatzea (SEKTOREKAKO BILERAK)
Sektorekako 4 bilera antolatu dira (gurasoak, baserritarrak, gazteak eta jubilatuak). Sektore bakoitzarekin Ekintza Plan berriari begira intereskoak zaizkion gaiak lantzearren talde bakoitzarekin bilera bat antolatu da (urria)
3. Ekintza Plan berriaren ekintzen lehentasuna aztertzea, ekintzak deskribatzea.
4. herri batzarra (azaroa): Ekintza Plan osatu berriko (ekintza birformulatuak + ekintza berriak) ekintzen lehentasuna aztertu da, 2009. urtera begira interes handienekoak diren ekintzen aukeraketa eginez.
Prozesu guzti honen ondorioz Aramako Ekintza Plan berria diseinatzea lortu da.

Atxiki diren dokumentuak hauek dira:
- Aramako Ekintza Plan zaharra (2006)
- 2006ko Ekintza Planaren ebaluaketa txostena
- Sektorekako bileren emaitza txostenak
- Aramako Ekintza Plan berria (2008)
- Ekintzen lehentasun mailaren taula
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| ARA06_EKINTZAPLANA.pdf | 454.45 KB |
| ARA08_EKINTZAPLANA.pdf | 319.84 KB |
| ARA08_EP_ADINEKOAK_EMAITZAK.pdf | 73 KB |
| ARA08_EP_BASERRITARRAK_EMAITZAK.pdf | 74.67 KB |
| ARA08_EP_GAZTEAK_EMAITZAK.pdf | 76.98 KB |
| ARA08_EP_GURASOAK_EMAITZAK.pdf | 73.42 KB |
| ARA08_EPEbaluazioTxostena_1.pdf | 112.42 KB |
| ARAMAKO_EKINTZA_PLANA_2008_lehentasunEMAITZAK.pdf | 47.68 KB |