aramako udala

ARAMAKO TOKI ALAI TABERNAREN ALOKAIRUA

admin(e)k bidalita A , 2008-03-10 10:26(e)an.

Aramako toki alai tabernaren alokairua

ARAMAKO UDALA
Iragarkia
2008ko ­otsailaren 26ean egindako bileran Udal Plenoak Aramako Toki alai taberna errentan ematea eslei­tzeko lehiaketa irekia dei­tzea eta lehiaketa arautuko duten baldin­tza plegua onar­tzea erabaki zuen.

Onarturiko plegu hau jendaurrean egongo da zor­tzi eguneko epean iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, azter­tzeko izan daitezen eta kasua balitz, beharrezkoak diren erreklamazioak aurkeztearren.

Aldi berean lehiaketa publikoa iragar­tzen da, halare lizitazioa eten egingo da, beharrezkoa bada, pleguen aurkako erreklamaziorik agertuz gero.

Adierazi, interesdun ororen­tzat baldin­tza pleguak Udal bu­legoan ditugula, beraien ezagu­tza izan dezaten.

1. Kontratuaren xedea:

Aramako Udalaren Toki alai taberna, Toki alai ­etxeko behe solairuan koka­tzen dena errentan ematea.

2. Kontratuaren iraupena:

Bost urtetarako.

3. Prezioa:

Hileko errenta 500 euro BEZ gabe.

4. Fidan­tza:

Behin behinekoa 60 euro.

Behin betikoa Bihileko errentaren prezio berekoa dirutan eta 3.600 eurotako bermea.

5. Dokumentazioa eta informazioa eskuratu:

Aramako Udale­txean 943.880.739 - 881170 telefonora deituz, goizeko 9etatik 1etara.

6. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua:

a) Aramako Udale­txean 20 egun natural iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunetik aurrera kontaturik.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldin­tza pleguan ager­tzen dena.

c) Aurkeztu behar den lekua: Aramako udale­txean bulego orduetan.

Arama, 2008ko ­otsailaren 29a.-Alkatea.