aramako udala

Webguneaz FAQ

 

Albistea nola erantsi

Albistea erantsi ahal izateko nahitaezkoa da aldez aurretik saioa hastea, norbere erabiltzaile izena eta pasahitzarekin.
Saioa hasita izanez gero orriaren ezker aldean zure izenean dagoen atal bat ikusiko duzu, besteak beste sortu edukia izeneko esteka batekin. Esteka hori klikatu eta albistea osatzeko orrira helduko zara.
Orri horretan nahikoa duzu hutsuneak bete eta orriaren oinean ageri den "bidali" botoia sakatzea albistea bidaltzeko. Nahi izanez gero, "Aurrebista" botoia sakatuta, osatutako albisteak izango duen itxura ikusi dezakezu, eta okerrik bada zuzendu, erabat bidali aurretik.
Izenburua albistearen "titularra" izango da, kategoria, zein sailetan jasoko den, testua albistearen mamia eta aurrerapena edo laburpena berriz, atariko orrian agertzean erakutsiko duen testu laburra.
 

gora

Saioa hasi / amaitu

Webgunea ikusteko ez dago izena eman beharrik, baina webgunean edukia erantsi nahi izanez gero (albisteak, komentarioak, e.a.), lehenengo lana "saioa hastea" da, alegia, norbere izena eta pasahitza sartzea saioa hasteko orrian.
Saioa hasteko erabiltzaile izena eta pasahitza beharko dituzu, eta horiek webgunearen arduradunak emango dizkizu. Buzoian idatzita eskatu ditzakezu.
Pasahitza ahaztu bazaizu, nahikoa duzu berria eskatzea. Zure posta-e. helbidean jasoko duzu.
 

gora