2008ko ordenantza fiskalak.
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
| 253. zenbakia | Data 2007-12-31 | 35143 orria |
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ARAMAKO UDALA
2008ko zerga ordenantzen aldaketa. Behin betiko onespena.
ARAMAKO UDALA
Ordenantza Fiskalak
Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik gabe igaro ondoren, finko eta behin betikotzat jotzen Udalbatzarrak 2007ko urriaren 16ean eginiko osoko bilkuran 2008ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren Ordenantza Fiskalak aldatzeko onarturiko hasierako onespena. Testua ondorengo hauxe delarik:
Iharduera Ekonomikoen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren 1. Eranskina Aldatzea.
Iharduera Ekonomikoen gaineko zergaren tarifak 1,7koa izango da.
Eraikuntza, Instalazio eta obren gaineko zergaren tarifak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren eranskina aldatzea.
Tarifak segidan zehazten direnak izango dira:
Eraikuntza, instalazio Karga
edo obra mota tasa
Etxebizitza, komertzio, industria eta antzekoak ........ 3,50
Baserriak eta nezakal ustiapen eraikuntzak .... 2,00
Abere edo nekazal ustiaketa indarrean dagoen Baserri eta nekazal ustiapen eraikuntza obrak, zerga ordaintzetik salbuetsita geratuko dira, Udalak, azaroaren 24ko 82/1998 Foru Dekretuko 1. artikuluko c) hizkiko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen kasuetan.
Ordenantza Fiskalaren 1. Eranskina Aldatzea, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duena.
Eranskina
Tarifak segidan zehazten diren inporte hauetan ezartzen dira:
Potentzia eta ibilgailu mota Euro
a) Turismoak.
9 z. fiskal baino gutxiagokoak ....................... 21,30
9tik 11,99 z. fiskaletara bitartekoak ............... 42,61
12tik 13,99 z fiskalera bitartekoak ................. 71,03
14tik 15,99 z fiskalera bitartekoak ................. 127,84
16tik 19,99 z fiskalera bitartekoak ................. 127,84
20 z. fiskaletik gorakoak ............................... 156,25
b) Autobusak.
21 plaza baino gutxiagokoak ......................... 98,43
21etik 50 plaza bitartekoak ........................... 140,21
50 plazatik gorakoak .................................... 175,25
c) Kamioiak.
1000 kg. baino gutxiagoko karga erabil .......... 49,97
1.000 tik 2999 kg. bitarteko karga erabil. ....... 98,43
2.999 9.999 bitarteko karga erabil. ................ 140,21
9.999 kg. tik gorako karga erabilgarrik. .......... 175,25
d) Traktoreak.
16z. fiskaletik beherakoak ............................ 20,81
16etik 25z. fiskaletara bitartekoak ................. 32,82
25z. fiskaletik gorakoak ................................ 98,43
e) Trakzio mekanikozko ibilgailuak garraiatu- riko atoi eta erdi-atoiak.
1.000 kg. kargfa baliagarritik beherako eta 750 kg. gorakoak 20,81
1.000tik 2.999 kg. bitarteko karga erabil., ....... 32,82
2.999gorakoak ............................................. 98,43
f) Gainerako ibilgailuak.
Ziklomotoreak ............................................. 5,20
125 zk. rainoko motozikletak ......................... 5,20
125etik 250 xkra. bitarteko motozikletak ........ 8,95
250etik 500 xkra. bitarteko motozikletak ........ 17,89
500etik 1.000 zk.ra bitarteko motozikletak ...... 35,81
1.000 zk.tik gorako motozikletak ................... 71,59
Ordenantza Fiskalaren Eranskina Aldatzea, Zerbitzu Publikoak Eskaintzeagatik eta Administrazio Elintzak Egitegatiko Tasak arautzen dituena.
Ur hornidura zerbitzuko tasa:
- Etxebizitzetan:
Ur kontsumoa 0,41 euro m³ bakoitzeko.
Isurketa kanona ur kontsumoaren %30a.
Kontadorearen kontserbazioaren urteko kuota 6,4 euro.
Hiruhilabeteko gutxiengoa 15 m³.tan fijatzen da
- Industria, taberna, komerzio e.a.
Ur kontsumoa m³ bakoitzeko 0,61 euro/m³ bakoitzeko.
Isurketa kanona ur kontsumoaren %30a.
Kontadorearen kontserbazioaren urteko kuota 6,4 euro.
Hiruhilabeteko gutxiengoa 15 m³.tan fijatzen da.
Zabor bilketa zerbitzua.
Etxez etxeko zabor bilketa zerbitzuaren kostoak %5an igotzea eta inporte hauetan ezartzen dira:
Euro
Etxebizitza bakoitzeko tasa urtean ................. 62,00
Industria, gasolindegi, pentsio, taberna, denda, ilea- paindegiak e.a. urtean 124,00
Hileta zerbitzuen eta Udal hilerrian emakidak eman eta erabilera pribatiboak ematea.
Zerga kuota segidan adierazten den tarifen arabera aplikatuko da.
Euro
................................................................... A) ‑Hilobi erabilpena 10 urtetarako baimen ema- tea.
Gurutzea ..................................................... 26,85
Plaka .......................................................... 227,72
Banakako inskripzioa ................................... 80,56
Kontzesioa .................................................. 77,33
Lorontzia ..................................................... 60,15
Argazkia ..................................................... 107,50
................................................................... B) Gorpuzkien kaxen 25 urtetarako uztea.
Kasa ........................................................... 63,37
Poltsa ......................................................... 7,00
Gurutzea ..................................................... 26,85
Plaka .......................................................... 56,93
Banakako inskripzioa ................................... 80,56
Inskripzio bikoitza ........................................ 118,16
Kontzesioa .................................................. 113,86
Lorontzia ..................................................... 60,15
Argazkia ..................................................... 107,50
................................................................... C) ‑Gorpuzkien kaxen uztea, epe osoa baino laburragoa izaten bada, tasa, proportzionalki aterako da.
4.2. Hobiratze eta desobiratze lanak.
Euro
................................................................... a) Gorpuaren hobiratzea.
Herritarra denean ........................................ 50,50
Kanpotarra .................................................. 83,78
................................................................... b) ‑Doakionaren eskaeraz, gorpuzkien kaxara zuzentzeko desobiratzea ................................................................... 50,50
................................................................... c) Beste hilerri batetara eramateko 83,78
................................................................... d) Gainontzeko desobiraketak ezer ere ez.
Gipuzkoako Toki-ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru arauko 16.4 atalean agindutakoa betez argitaratzen da hori guztia, herritar guztiek jakin dezaten eta aipatu agindu horretan aurreikusitako ondorio guztiak izan ditzan.
Erabaki honen aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomi Elkarateko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Sailean, Bilbon, honako hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita bi hilabeteko epean.
Horrez gain, agindu horretan adierazitakoari jarraiki, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu aurretik administrazioarekiko ekonomia-erreklamazioa jartzeko eskubidea izango dute doakienek nahi izanez gero, Gipuzkoako Administrazioarekiko Ekonomia Foru Auzitegian, aipatu erabakiak eta ordenantza fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita hilabeteko epean.
Arama, 2007ko abenduaren 17a.-Alkatea.
(91) (13953)
Loitza pilotalekuko ordenantza 1994 urriak 10eko GAO-n argitaratua.
Txabolen ordenantza, 2005/07/26 GAO-n argitaratua
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
| 140. zenbakia | Data 2005-07-26 | 15457 orria |
ARAMAKO UDALA
Udalerrian txabolak eraikizeko ordenantza. Behin betiko onespena.
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ARAMAKO UDALA
Iragarkia
Aramako Udalerrian Txabolen eraikuntzarako ordenantza erregulatzaileen hasierako onarpenaren aurkako erreklamazio edo iradokizunik egon ez denez, Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49. artikuluaren c) azpitalaren azken paragrafoan zehaztutakoaren arabera, zeinari apirilaren 21eko 11/1999 Legeak gehigarri batzuk erantsi dizkion, Udalbatzak hartutako hasierako onarpena, orain behin-betiko bilakatu da. Hori horrela Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70-2 artikuluan aurreikusitakoa betetzearren, Ordenantza horren testu oso-osoa argitaratzen da.
Aramako Udalerriko txabolen ordenantza erregulatzailea.
1. artikulua.
Ordenantza honen xedea Aramako Udalerri osoaren eremuan, txabolen eraikuntza eta erabilpena antolatzea da, indarrean dauden Arau Subsidiariotan Zonalde ez-eraikigarri moduan sailkatutako alderdian salbu, alorrean espezifikoak diren beste ordenantzen kaltetan gabe, udalerriaren barruan aplikatzeko garatu edo garatuko direlarik.
2. artikulua.
Arau subsidiarioetan hirilur bezala kalifikaturiko lurretan ezin izango dira txabolak eraiki, bota beharreko beste txabola baten ordez eraikitzen direnak salbu eta betiere Udalak txabola kokaturiko aldearen estetikarentzako eta Hirigintza arautegia betetzeko onuragarria dela kontsideratzen badu.
3. artikulua.
Txabolaren kontzeptua honelaxe definitu da: Behin-behineko izaerako eraikuntza txikia, nekazal lanen laguntzailea, lanabes eta laborantza-tresnak gordetzeko xedea duelarik.
4. artikulua.
Erabat debekaturik geldituko da txabolen eraikuntza eta erabilpena, etxebizitza moduan erabiltzeko, eta zuzenean nekazal iharduerekin lotuta ez dagoen beste edozein erabilerarako. Txabolak animaliak edukitzeko erabili ahal izango dira, jarraian espezie bakoitzerako adierazten diren animali kopurua gainditzen ez bada: 40 hegazti, 8 koneju, 1-2 txerri, 6 ahuntz-ardi.
Animali especie desberdin eduki nahi badira, proporzionalki animali buruen zenbatekoa gutxitu beharko da, baimendutako abere buruak baino gehiago ez edukitzearren.
5. artikulua.
Lurzatien jabe bakoitzari txabola bat baino gehiago eraikitzea ez zaio onartuko. Egun dauden txabolen inbentarioa egingo da eta lehendik txabola eraikita dagoen lur sailetan, txabola berrien eraikuntza ez da onartuko aurrez zaharra botatzen ez bada. Txabolen eraikuntza ez da onartuko 8.000 m² azalera baino gutxiago duten finka edo lur sailetan.
²-takoa izango da (barne aterpeen azalera balego) eta gehienezko altuera 2,5 m-takoa izango da. Txabolen aldeak erregularrak izan beharko dira, alde luzeena 4 m eta txikiena 3 m gutxigorabehera.
6. artikulua.
Ordenantza honen arabera txabolak honako neurrietara egokituko dira: Baimendutako gehienezko azalera 12 m
7. artikulua.
Txabolek ondoko baldintzak bete beharko dituzte: Gutxienez 10 m-tako tartea, muga, bide eta errepidetara, alorrean indarrean dagoen legeriaren arauera.
Materialak:
Teilatua ahal baldin bada teilazkoa izango da edo bestela kolore gorriko fibrozementozkoa.
Paretak ladreiluzkoa edo blokez altsatuko dira. Kanpokaldeko paretak zuriz margotu beharko dira.
Leihoak eta beste zuloguneak txukundurik, margoturik eta kristalekin egon beharko dira.
Udalak aldizka txabolen kanpokaldea, sarbidea eta ingurunea txukuntzea agindu ahal izango du.
Sarrerak gehienez ere, 1,30 m-tako zabalera izango du.
Egurrezko egitura duten txabola prefabrikatuak onartu ahal izango dira, araudi honetan adierazitako neurriak errespetatzen badituzte, hala ere lizentzia lortzeko ezartzeko asmoa dagoen txabola prefabrikatuaren plano eta argazkiak aurkeztu beharko dira eta estetikoki paisaiari eragozten ez badio, Udalak lizentzia probisionala emateari buruzko erabakia hartu ahal izango du.
8. artikulua.
Txabolen edifikazioak Udalak ematen duen obra-baimenen emateari lotuta egongo dira, eskaeraren egileak hirigintz baimenari honakoa erantsi behar diolarik: Lurzatiaren kokapen planoa (1/5000 eskala) txabolak lurzatian duen kokapena, oin eta altxaera plano bat, eraikitzeko txabolaren neurriak dituelarik, eta eraikitzeko materialaren zerrenda bat eta lur sailaren jabetza kreditatu dagokion jabetza eskribaua aurkeztuz. Eraikina paisaia gutxien eragotzi dezaketen lekuan kokatuko da, beti ere udal zerbitzu teknikoek emandako iritziari jarraituz.
9. artikulua.
Ordenantza honen babesean emandako baimenak, beti ere behin-behineko izaeraz emango dira, indarrean dagoen lurzoruaren Legearen 58-2. Artikuluan ezarritakoaren arauera, eta eraisketa bidezkoa denean, jabeek ez dute kalteordaina jasotzeko eskubiderik izango.
10. artikulua.
Txabolen eraisketa dekretatu ahal izango du zonaldearen hirigintz garapenak haien exekuzioa galerazten duenean edo, inguruaren estetika, paisajea edo osasun publikoaren kontra egiten dutenean. Aipatu kasuetan, Udalaren agindu espresua dela medio, jabeak eraikuntza lurreratzeari ekingo dio bere kostura.
Lurreratzeko Udal agindua betetzen ez bada, Udalak lurreratuko ditu eraikuntzak, berorrek sortutako gastuak titulareak ordainduko dituelarik.
11. artikulua.
Hirigintz haustetzat hartuko dira Ordenantza honetako eta alorrean indarrean dagoen legeriako edozein aginduren kontrako iharduera guztiak.
Ez betetzeak hauste-espediente bat irekitzea eta dagokion zehapena ekarriko du, horretarako Lurzoruaren Legean, beronen garapenerako erreglamenduetan eta Prozedura Administratiboaren Legean ezarritakoa aplikaturik.
12. artikulua. Itxiturak.
Lurzatien itxiturak aurrez udal baimena izan beharko dute. Finken itxiturak hesi edo zuhaizkak egingo dira 1,5 metrotako gehienezko altuerakin. Ganaduarentzako itxiturak direnean, alanbrezko itxiturak onartu ahal izango dira eta kasu hauetan, egurrezko hesolen bidez egingo dira itxiturak gehienezko altuera 1.5 m.takoa izango da
13. artikulua. Bestelako baldintzak.
1. Abere guztiak behar den bezala identifikatu eta erroldatuak izan beharko dute legeak horrela agintzen duenean.
2. Eraikina jarduera mantentzen den bitarteko iraupena izango du. Hortik aurrera eskubide guztiak galduko lituzke.
3. Eraikinak ahal den izkutuen gera daitezen, Udalak beharrezko diren zuhaitz landaketak egitera behartzeko ahalmena izango du.
14. artikulua.
Ordenantza hau onartu aurretik eraikitako txabola guztiak bertan adierazten denarekin bat ez badatoz, ordenanazioz kanpo deklaraturik geratzen dira indarrean dagoen 1346/1976 Lur legearen 60. artikulularen arabera.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Ordenantza honekin bat ez datozen eraikinak egingo balira, Udalak bota ditzake, gastuak jabearen gain izango liratekeelarik, 1976ko lurzoruaren legeak bere 184. Artikuluan eta Hirigintza Disziplina Erregelamenduaren 29. artikuluan dioenaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik sartuko da indarrean.
Arama, 2005eko uztailaren 14a.—Alkatea.
(53) (7226)