Udal Antolakuntza

Aramako udalean azken hauteskundetako emaitzen arabera nagusi den taldea Aramako Herri Batzarra da 4 zinegotziekin eta Arama Lantzen taldea zinegotzi batekin, eta honela antolatua dago:

Alkatea: Mª Jose Olazabal Aldasoro AHB

Zinegotziak:
Jasone Aranburu AHB
Ainhoa Mujika Otegi AHB
Aitziber Albisu Insausti AHB
Mª Rosario Urretabizkaia Etxeberria A.L.

UDALA BATZORDEAK
ALKATEA  
Mª Jose Olazabal Aldasoro AHB  HIRIGINTZA, ONGIZATEA
ZINEGOTZIAK  
Jasone Aranburu AHB NEKAZARITZA, ONGIZATEA
Ainhoa Mujika Otegi AHB  KULTURA, AGENDA 21
Aitziber Albisu Insausti AHB  KULTURA, AGENDA 21, HIRIGINTZA
Mª Rosario Urretabizkaia Etxeberria A.L.  NEKAZARITZA

Agenda 21

Agenda 21

2008ko ASTE BERDEA. HITZALDI SAIOAK ARAMAN

EKAINAK 10 ETA 12AN, ESKUALDE MAILAN URA GAITZAT HARTURIK OSPATZEN DEN ASTE BERDEAREN BARRUAN ANTOLATURIKO BI HITZALDI IZANGO DIRA ARAMAN.
Goieki, Goierriko Garapen Agentzia 2004 tik lanena ari da Agenda 21 egitasmoaren barruan koordinazio eta dinamizazio lanak burutzen. Egitasmo honen barruko lerro nagusietako bat herritarrak iraunkortasun gaietan sentsibilizaztu eta informatzearena da. Helburu honen barruan kokatzen da urtero antolatzen den ASTE BERDEA .
 
Urtero Aste Berde hau gai baten inguruan antolatzen da, eta aurtengoan URA da aukeratutako gaia. Eskualde mailan ekimen ezberdinak antolatu dira, tartean hitzaldi saio bat.
Hitzaldi saioetatik bi Araman ospatuko dira eta beste biak Beasainen:

-          Ekainak 9, arratsaldeko 19.00etan Beasainen: “Ura eta bere erabilera Goierrin”. Iñigo Elosegi (Gipuzkoako Ur Kontsortzioko zuzendaria).
-    Ekainak 10, arratsaldeko 19.00etan Araman: “Ura eta lurraldea. Sostengarrtasunaren oinarria” Iñaki Antigüedad (Hidrogeologian katedraduna UPV-EHUn)
-          Ekainak 11, arratsaldeko 19.00etan Beasainen: Kutxak babestuta “Ura: XXI. Mendeko petroleoa” hitzaldia, Aula Kutxa programaren barruan. Hizlaria: Francisco Tamés Urdiain (GFAko Hidrogeologoa)
-          Ekainak 12, arratsaldeko 19.00etan, Araman: “Gure erreken ur kalitatea” Felix Izco (Kimikan lizentziatua, GFA, Garapen Iraunkorrerako sailetik)
Beraz, herritar guztiei zabaltzen diegu hitzaldietara joateko gonbidapena.
 

 

APIRILAK 18, OSTIRALA AGENDA 21EKO BILERA

Honez gero jakingo duzu Aramako Udala 2004. urtetik Goierriko beste 17 udalerriekin batera, Agenda 21 izeneko prozesuan lanean dabilela. Orduz geroztik, Aramako udalak herri diagnostikoa osatu eta ekintza plan bat diseinatu eta exekutzatzen joan da du herri batzarretara hurbildu diren Aramatar guztien laguntzarekin. Gaur egun, Aramako Herri Planean jasotzen diren zenbait ekintza aurrera eraman ondoren , ekintza planaren exekuzio mailaren egoera aztertu eta berrikusteko unea iritsi dela pentsatu da Udaletik. Hausnarketa honek berriro ere herritarren ikuspuntua eskatzen duela kontutan harturik, datorren ostiralerako apirilaren 18, herri bilera bat antolatu nahi izan dugu. Bertan, besteak beste, gai hauek azalduko dira: -Aramako Agenda 21aren inguruko azalpen orokorrak: 2004tik-2008ra -2008ko egitasmoen azalpena. -Ekintza Planaren egoeraren azalpena: Ebaluaketa ondorioak Herri bilera hauekin berriro ere herriaren parte-hartze maila sendotzea lortu nahi denez, zu bertan izatea gustatuko litzaiguke! Ez ahaztu!!! Apirilaren 18an, ostirala, iluntzeko 20:30etan, udal areto nagusian!!!!
Bileran erabil den aurekzpena eransten da

ARAMAKO AGENDA 21EKO EKINTZA PLANAREN (2005) EBALUAKETA ETA BERRIKUSPEN PROZESUA

Aramako Udala 2004. urtetik Goierriko beste 17 udalerriekin batera, Agenda 21 izeneko prozesuan lanean dabil.
Orduz geroztik, Aramako udalak herri diagnostikoa osatu eta ekintza plan bat diseinatu eta exekutzatzen joan da herri batzarretara hurbildu diren Aramatar guztien laguntzarekin. 
2005. urtetik berrikusi ez denez, 2008an ebaluaketa eta berrikuspen prozesu bat ireki da Araman.
Prozesua udal mailan ez ezik herritarrekin ere landuko da, hauekin bilerak antolatuko direlarik.
 
 
 
 

MAIATZAK 22, AGENDA 21 FOROAREN BILERA

Apirilean ospatu zen herri batzarrean Ekintza Planaren egoeraren inguruko ebaluaketa aurkeztu eta aurten aurrera eraman nahi dugun berrikusketa prozesua azaldu genuen. Geroztik, udala Ekintza Planeko ekintzen birplanteaketa egiten aritu da eta honek berriro ere herritarren ikuspuntua eskatzen duenez, datorren ostegunerako, maiatzak 22, herri bilera bat antolatu nahi izan dugu. Bertan, besteak beste, gai hauek azalduko dira:
 
§         Aramako Ekintza Planaren azalpena: ekintzaz ekintza
§         Ekintzen birplanteaketa: TALDE LANA
§         Talde lanaren bateraketa: Ekintzen formulazio berria
 
Atxikitzen dugun orrian Aramako Ekintza planaren laburpena (2005) duzue, bilerarako lagungarri izango zaizuelakoan.
Herri bilera hauekin berriro ere herriaren parte-hartze maila sendotzea lortu nahi denez,  zu  bertan izatea gustatuko litzaiguke! 
Ez ahaztu!!! Maiatzaren 22an, osteguna, iluntzeko 20:30etan, kultur etxean!!!!

UZTAILAK 3, OSTEGUNA, AGENDA 21EKO FOROAREN BILERA

Maiatzean ospatu zen herri batzarrean Ekintza Planaren berrikusketa prozesuari hasiera eman genion, TALDE LANEAN ekintza planeko gai ezberdinetako ekintzak aztertu eta birplanteatu zirelarik. Udalean herri batzar hartan jasotakoa aztertu ondoren, datorren ostegunerako, uztailak 3, herri bilera antolatu dugu. Bertan, aurreko herri bileran, TALDE LANEAN eginiko lanaren emaitzak aurkeztuko dira, baita udalak egiten dituen ekarpenak ere.
Helburua, ekintza planaren berrikusketa egitearekin batera herriaren parte-hartze maila sendotzea denez,  zu  bertan izatea gustatuko litzaiguke! 

Mankomunitateak

Aramak beste herri batzuekin batera elkarlanean honako erakundetan parte hartzen du.

MANKOMUNITATEAK
Izena Helbidea Telefonoa
TOLOSAKO HILTEGIA Donostia Etorbidea 3, Tolosa 943 651524
ENIRIO ARALAR MANKOMUNITATEA Kale Nagusia 24, Ordizia 943 885850
SASIETA Martina Maiz 3, Beasain 943 161555
UEMA 943 260372
GOIMEN Santa Maria 4, Ordizia 943 161244
GOIEKI Mallutz 5, Ordizia 943 161537
ORDIZIAKO SAN JOSE ZAHARREN EGOITZA Egutera bidea 7, Ordizia 943 881119
GIPUZKOAKO UR KONTSORZIOA Blanca Vinuesa eraikina, Portuetxe 16, Donostia 943 311801