Udala

Udal Antolakuntza

Aramako udalean azken hauteskundetako emaitzen arabera nagusi den taldea Aramako Herri Batzarra da 4 zinegotziekin eta Arama Lantzen taldea zinegotzi batekin, eta honela antolatua dago:

Alkatea: Mª Jose Olazabal Aldasoro AHB

Zinegotziak:
Jasone Aranburu AHB
Ainhoa Mujika Otegi AHB
Aitziber Albisu Insausti AHB
Mª Rosario Urretabizkaia Etxeberria A.L.

UDALA BATZORDEAK
ALKATEA  
Mª Jose Olazabal Aldasoro AHB  HIRIGINTZA, ONGIZATEA
ZINEGOTZIAK  
Jasone Aranburu AHB NEKAZARITZA, ONGIZATEA
Ainhoa Mujika Otegi AHB  KULTURA, AGENDA 21
Aitziber Albisu Insausti AHB  KULTURA, AGENDA 21, HIRIGINTZA
Mª Rosario Urretabizkaia Etxeberria A.L.  NEKAZARITZA

Agenda 21

Agenda 21

2008ko ASTE BERDEA. HITZALDI SAIOAK ARAMAN

EKAINAK 10 ETA 12AN, ESKUALDE MAILAN URA GAITZAT HARTURIK OSPATZEN DEN ASTE BERDEAREN BARRUAN ANTOLATURIKO BI HITZALDI IZANGO DIRA ARAMAN.
Goieki, Goierriko Garapen Agentzia 2004 tik lanena ari da Agenda 21 egitasmoaren barruan koordinazio eta dinamizazio lanak burutzen. Egitasmo honen barruko lerro nagusietako bat herritarrak iraunkortasun gaietan sentsibilizaztu eta informatzearena da. Helburu honen barruan kokatzen da urtero antolatzen den ASTE BERDEA .
 
Urtero Aste Berde hau gai baten inguruan antolatzen da, eta aurtengoan URA da aukeratutako gaia. Eskualde mailan ekimen ezberdinak antolatu dira, tartean hitzaldi saio bat.
Hitzaldi saioetatik bi Araman ospatuko dira eta beste biak Beasainen:

-          Ekainak 9, arratsaldeko 19.00etan Beasainen: “Ura eta bere erabilera Goierrin”. Iñigo Elosegi (Gipuzkoako Ur Kontsortzioko zuzendaria).
-    Ekainak 10, arratsaldeko 19.00etan Araman: “Ura eta lurraldea. Sostengarrtasunaren oinarria” Iñaki Antigüedad (Hidrogeologian katedraduna UPV-EHUn)
-          Ekainak 11, arratsaldeko 19.00etan Beasainen: Kutxak babestuta “Ura: XXI. Mendeko petroleoa” hitzaldia, Aula Kutxa programaren barruan. Hizlaria: Francisco Tamés Urdiain (GFAko Hidrogeologoa)
-          Ekainak 12, arratsaldeko 19.00etan, Araman: “Gure erreken ur kalitatea” Felix Izco (Kimikan lizentziatua, GFA, Garapen Iraunkorrerako sailetik)
Beraz, herritar guztiei zabaltzen diegu hitzaldietara joateko gonbidapena.
 

 

APIRILAK 18, OSTIRALA AGENDA 21EKO BILERA

Honez gero jakingo duzu Aramako Udala 2004. urtetik Goierriko beste 17 udalerriekin batera, Agenda 21 izeneko prozesuan lanean dabilela. Orduz geroztik, Aramako udalak herri diagnostikoa osatu eta ekintza plan bat diseinatu eta exekutzatzen joan da du herri batzarretara hurbildu diren Aramatar guztien laguntzarekin. Gaur egun, Aramako Herri Planean jasotzen diren zenbait ekintza aurrera eraman ondoren , ekintza planaren exekuzio mailaren egoera aztertu eta berrikusteko unea iritsi dela pentsatu da Udaletik. Hausnarketa honek berriro ere herritarren ikuspuntua eskatzen duela kontutan harturik, datorren ostiralerako apirilaren 18, herri bilera bat antolatu nahi izan dugu. Bertan, besteak beste, gai hauek azalduko dira: -Aramako Agenda 21aren inguruko azalpen orokorrak: 2004tik-2008ra -2008ko egitasmoen azalpena. -Ekintza Planaren egoeraren azalpena: Ebaluaketa ondorioak Herri bilera hauekin berriro ere herriaren parte-hartze maila sendotzea lortu nahi denez, zu bertan izatea gustatuko litzaiguke! Ez ahaztu!!! Apirilaren 18an, ostirala, iluntzeko 20:30etan, udal areto nagusian!!!!
Bileran erabil den aurekzpena eransten da

ARAMAKO AGENDA 21EKO EKINTZA PLANAREN (2005) EBALUAKETA ETA BERRIKUSPEN PROZESUA

Aramako Udala 2004. urtetik Goierriko beste 17 udalerriekin batera, Agenda 21 izeneko prozesuan lanean dabil.
Orduz geroztik, Aramako udalak herri diagnostikoa osatu eta ekintza plan bat diseinatu eta exekutzatzen joan da herri batzarretara hurbildu diren Aramatar guztien laguntzarekin. 
2005. urtetik berrikusi ez denez, 2008an ebaluaketa eta berrikuspen prozesu bat ireki da Araman.
Prozesua udal mailan ez ezik herritarrekin ere landuko da, hauekin bilerak antolatuko direlarik.
 
 
 
 

MAIATZAK 22, AGENDA 21 FOROAREN BILERA

Apirilean ospatu zen herri batzarrean Ekintza Planaren egoeraren inguruko ebaluaketa aurkeztu eta aurten aurrera eraman nahi dugun berrikusketa prozesua azaldu genuen. Geroztik, udala Ekintza Planeko ekintzen birplanteaketa egiten aritu da eta honek berriro ere herritarren ikuspuntua eskatzen duenez, datorren ostegunerako, maiatzak 22, herri bilera bat antolatu nahi izan dugu. Bertan, besteak beste, gai hauek azalduko dira:
 
§         Aramako Ekintza Planaren azalpena: ekintzaz ekintza
§         Ekintzen birplanteaketa: TALDE LANA
§         Talde lanaren bateraketa: Ekintzen formulazio berria
 
Atxikitzen dugun orrian Aramako Ekintza planaren laburpena (2005) duzue, bilerarako lagungarri izango zaizuelakoan.
Herri bilera hauekin berriro ere herriaren parte-hartze maila sendotzea lortu nahi denez,  zu  bertan izatea gustatuko litzaiguke! 
Ez ahaztu!!! Maiatzaren 22an, osteguna, iluntzeko 20:30etan, kultur etxean!!!!

UZTAILAK 3, OSTEGUNA, AGENDA 21EKO FOROAREN BILERA

Maiatzean ospatu zen herri batzarrean Ekintza Planaren berrikusketa prozesuari hasiera eman genion, TALDE LANEAN ekintza planeko gai ezberdinetako ekintzak aztertu eta birplanteatu zirelarik. Udalean herri batzar hartan jasotakoa aztertu ondoren, datorren ostegunerako, uztailak 3, herri bilera antolatu dugu. Bertan, aurreko herri bileran, TALDE LANEAN eginiko lanaren emaitzak aurkeztuko dira, baita udalak egiten dituen ekarpenak ere.
Helburua, ekintza planaren berrikusketa egitearekin batera herriaren parte-hartze maila sendotzea denez,  zu  bertan izatea gustatuko litzaiguke! 

Mankomunitateak

Aramak beste herri batzuekin batera elkarlanean honako erakundetan parte hartzen du.

MANKOMUNITATEAK
Izena Helbidea Telefonoa
TOLOSAKO HILTEGIA Donostia Etorbidea 3, Tolosa 943 651524
ENIRIO ARALAR MANKOMUNITATEA Kale Nagusia 24, Ordizia 943 885850
SASIETA Martina Maiz 3, Beasain 943 161555
UEMA 943 260372
GOIMEN Santa Maria 4, Ordizia 943 161244
GOIEKI Mallutz 5, Ordizia 943 161537
ORDIZIAKO SAN JOSE ZAHARREN EGOITZA Egutera bidea 7, Ordizia 943 881119
GIPUZKOAKO UR KONTSORZIOA Blanca Vinuesa eraikina, Portuetxe 16, Donostia 943 311801

Idazkaritza - Kontuhartzailetza

ARDURADUN TEKNIKOAK

IZENA KARGOA
Belen Mendizabal Idazkari-Kontuhartzaile
Pako Zubeldia Administraria
Maite Lasa Administrari Laguntzailea
Manuel Unanue Lan desberdinetako langilea

 

HELBIDEA Aramako Udala - Arama 20248
TEL. 943 880739 (Arama) /943 881170 (Itsasondo)
FAXA 943 161045
Posta-e arama@udal.gipuzkoa.net
ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 15:00etara

 

ZERBITZUAK

 

Ordenantza Fiskalak

2008ko ordenantza fiskalak.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

253. zenbakia Data 2007-12-31 35143 orria


7 UDAL ADMINISTRAZIOA
ARAMAKO UDALA
2008ko zerga ordenantzen aldaketa. Behin betiko onespena.


ARAMAKO UDALA

Ordenan­tza Fiskalak

Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik gabe igaro ondoren, finko eta behin betiko­tzat ­jotzen Udalba­tza­rrak 2007ko urriaren 16ean eginiko osoko bilkuran 2008ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren Ordenan­tza Fiskalak alda­tzeko onarturiko hasierako onespena. Testua ondorengo hauxe delarik:         

Iharduera Ekonomikoen gaineko zerga arau­tzen duen Ordenan­tza Fiskalaren 1. Eranskina Alda­tzea.       

Iharduera Ekonomikoen gaineko zergaren tarifak 1,7koa izango da.

Eraikun­tza, Instalazio eta obren gaineko zergaren tarifak arau­tzen dituen Ordenan­tza Fiskalaren eranskina alda­tzea.

Tarifak segidan zehazten direnak izango dira:

Eraikuntza, instalazio                                     Karga
edo obra mota                                                    tasa

Etxe­bizi­tza, komer­tzio, industria eta antze­koak ........        3,50

Baserriak eta nezakal ustiapen eraikun­tzak ....        2,00

Abere edo nekazal ustiaketa indarrean dagoen Baserri eta nekazal ustiapen eraikun­tza obrak, zerga ordain­tze­tik salbue­tsita geratuko dira, Udalak, azaroaren 24ko 82/1998 Foru Dekretuko 1. artikuluko c) hizkiko baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tzen duen kasuetan.

Ordenan­tza Fiskalaren 1. Eranskina Alda­tzea, Trak­zio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arau­tzen duena.

Eranskina

Tarifak segidan zehazten diren inporte hauetan ezar­tzen dira:

Poten­tzia eta ibilgailu mota                              Euro

a)  Turismoak.

9 z. fiskal baino ­gutxiagokoak .......................      21,30

9tik 11,99 z. fiskaletara bitartekoak ...............      42,61

12tik 13,99 z fiskalera bitartekoak .................      71,03

14tik 15,99 z fiskalera bitartekoak .................    127,84

16tik 19,99 z fiskalera bitartekoak .................    127,84

20 z. fiskaletik gorakoak ...............................    156,25

b)  Autobusak.

21 plaza baino ­gutxiagokoak .........................      98,43

21etik 50 plaza bitartekoak ...........................    140,21

50 plazatik gorakoak ....................................    175,25

c)  Kamioiak.

1000 kg. baino ­gutxiagoko karga erabil ..........      49,97

1.000 tik 2999 kg. bitarteko karga erabil. .......      98,43

2.999 9.999 bitarteko karga erabil. ................    140,21

9.999 kg. tik gorako karga erabilgarrik. ..........    175,25

d)  Traktoreak.

16z. fiskaletik beherakoak ............................      20,81

16etik 25z. fiskaletara bitartekoak .................      32,82

25z. fiskaletik gorakoak ................................      98,43

e)  Trakzio mekanikozko ibilgailuak garraiatu- riko atoi eta erdi-atoiak.

1.000 kg. kargfa baliagarritik beherako eta 750 kg. gorakoak                    20,81

1.000tik 2.999 kg. bitarteko karga erabil., .......      32,82

2.999gorakoak .............................................      98,43

f)  Gainerako ibilgailuak.

Ziklomotoreak .............................................        5,20

125 zk. rainoko motozikletak .........................        5,20

125etik 250 xkra. bitarteko motozikletak ........        8,95

250etik 500 xkra. bitarteko motozikletak ........      17,89

500etik 1.000 zk.ra bitarteko motozikletak ......      35,81

1.000 zk.tik gorako motozikletak ...................      71,59

Ordenan­tza Fiskalaren Eranskina Alda­tzea, Zerbi­tzu Publikoak Eskain­tze­agatik eta Administrazio Elin­tzak Egitegatiko Tasak arau­tzen dituena.

Ur hornidura zerbi­tzuko tasa:

- Etxe­bizi­tze­tan:

Ur kon­tsu­moa 0,41 euro m³ bakoi­tzeko.

Isurketa kanona ur kon­tsu­moaren %30a.

Kontadorearen kon­tser­bazioaren urteko kuota 6,4 euro.

Hiruhilabeteko ­gutxiengoa 15 m³.tan fija­tzen da

- Industria, taberna, komerzio e.a.

Ur kon­tsu­moa m³ bakoi­tzeko 0,61 euro/m³ bakoi­tzeko.

Isurketa kanona ur kon­tsu­moaren %30a.

Kontadorearen kon­tser­bazioaren urteko kuota 6,4 euro.

Hiruhilabeteko ­gutxiengoa 15 m³.tan fija­tzen da.

Zabor bilketa zerbi­tzua.

­Etxez ­etxeko zabor bilketa zerbi­tzuaren kostoak %5an igo­tzea eta inporte hauetan ezar­tzen dira:

                                                                         Euro

Etxe­bizi­tza bakoi­tzeko tasa urtean .................      62,00

Industria, gasolindegi, pen­tsio, taberna, denda, ilea- paindegiak e.a. urtean                         124,00

Hileta zerbi­tzuen eta Udal hilerrian emakidak eman eta erabilera pribatiboak ematea.

Zerga kuota segidan adierazten den tarifen arabera aplikatuko da.

                                                                         Euro

................................................................... A)  ‑Hilobi erabilpena 10 urtetarako baimen ema- tea.

Guru­tzea .....................................................      26,85

Plaka ..........................................................    227,72

Banakako inskripzioa ...................................      80,56

Kon­tze­sioa ..................................................      77,33

Loron­tzia .....................................................      60,15

Argazkia .....................................................    107,50

................................................................... B)  Gorpuzkien kaxen 25 urtetarako uztea. 

Kasa ...........................................................      63,37

Pol­tsa .........................................................        7,00

Guru­tzea .....................................................      26,85

Plaka ..........................................................      56,93

Banakako inskripzioa ...................................      80,56

Inskripzio bikoi­tza ........................................    118,16

Kon­tze­sioa ..................................................    113,86

Loron­tzia .....................................................      60,15

Argazkia .....................................................    107,50

................................................................... C)  ‑Gorpuzkien kaxen uztea, epe osoa baino laburragoa izaten bada, tasa, propor­tzionalki aterako da.

4.2.  Hobira­tze eta desobira­tze lanak.

                                                                         Euro

................................................................... a)  Gorpuaren hobira­tzea.

Herritarra denean ........................................      50,50

Kanpotarra ..................................................      83,78

................................................................... b)  ‑Doakionaren eskaeraz, gorpuzkien kaxara zuzen­tzeko desobira­tzea        ................................................................... 50,50

................................................................... c)  Beste hilerri batetara eramateko                        83,78

................................................................... d)  Gainon­tzeko desobiraketak ezer ere ez.

Gipuzkoako Toki-ogasunak arau­tzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru arauko 16.4 atalean agindutakoa betez argitara­tzen da hori guztia, herritar guztiek jakin dezaten eta aipatu agindu horretan aurreikusitako ondorio guztiak izan ­ditzan.

Erabaki honen aurka, Administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa aurkez daiteke Euskal Autonomi Elkarateko Justizia Auzi­tegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Sailean, Bil­bon, honako hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita bi hilabeteko epean. 

Horrez gain, agindu horretan adierazitakoari jarraiki, administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa aurkeztu aurretik administrazioarekiko ekonomia-erreklamazioa jar­tzeko eskubidea izango dute doakienek nahi izanez gero, Gipuzkoako Administra­zioarekiko Ekonomia Foru Auzitegian, aipatu erabakiak eta ordenan­tza fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita hilabeteko epean.

Arama, 2007ko abenduaren 17a.-Alkatea.

(91)      (13953)

LOITZA PILOTALEKUKO ORDENANTZA

Loitza pilotalekuko ordenantza 1994 urriak 10eko GAO-n argitaratua.
 

TXABOLEN ORDENANTZA

Txabolen ordenantza, 2005/07/26 GAO-n argitaratua
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

140. zenbakia Data 2005-07-26 15457 orria

ARAMAKO UDALA
Udalerrian txabolak eraikizeko ordenantza. Behin betiko onespena.

 

7 UDAL ADMINISTRAZIOA


ARAMAKO UDALA

Iragarkia

Aramako Udalerrian Txabolen eraikuntzarako ordenantza erregulatzaileen hasierako onarpenaren aurkako erreklamazio edo iradokizunik egon ez denez, Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49. artikuluaren c) azpitalaren azken paragrafoan zehaztutakoaren arabera, zeinari apirilaren 21eko 11/1999 Legeak gehigarri batzuk erantsi dizkion, Udalbatzak hartutako hasierako onarpena, orain behin-betiko bilakatu da. Hori horrela Toki Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70-2 artikuluan aurreikusitakoa betetzearren, Ordenantza horren testu oso-osoa argitaratzen da.

Aramako Udalerriko txabolen ordenantza erregulatzailea.

1. artikulua.

Ordenantza honen xedea Aramako Udalerri osoaren eremuan, txabolen eraikuntza eta erabilpena antolatzea da, indarrean dauden Arau Subsidiariotan Zonalde ez-eraikigarri moduan sailkatutako alderdian salbu, alorrean espezifikoak diren beste ordenantzen kaltetan gabe, udalerriaren barruan aplikatzeko garatu edo garatuko direlarik.

2. artikulua.

Arau subsidiarioetan hirilur bezala kalifikaturiko lurretan ezin izango dira txabolak eraiki, bota beharreko beste txabola baten ordez eraikitzen direnak salbu eta betiere Udalak txabola kokaturiko aldearen estetikarentzako eta Hirigintza arautegia betetzeko onuragarria dela kontsideratzen badu.

3. artikulua.

Txabolaren kontzeptua honelaxe definitu da: Behin-behineko izaerako eraikuntza txikia, nekazal lanen laguntzailea, lanabes eta laborantza-tresnak gordetzeko xedea duelarik.

4. artikulua.

Erabat debekaturik geldituko da txabolen eraikuntza eta erabilpena, etxebizitza moduan erabiltzeko, eta zuzenean nekazal iharduerekin lotuta ez dagoen beste edozein erabilerarako. Txabolak animaliak edukitzeko erabili ahal izango dira, jarraian espezie bakoitzerako adierazten diren animali kopurua gainditzen ez bada: 40 hegazti, 8 koneju, 1-2 txerri, 6 ahuntz-ardi.
Animali especie desberdin eduki nahi badira, proporzionalki animali buruen zenbatekoa gutxitu beharko da, baimendutako abere buruak baino gehiago ez edukitzearren.

5. artikulua.

Lurzatien jabe bakoitzari txabola bat baino gehiago eraikitzea ez zaio onartuko. Egun dauden txabolen inbentarioa egingo da eta lehendik txabola eraikita dagoen lur sailetan, txabola berrien eraikuntza ez da onartuko aurrez zaharra botatzen ez bada. Txabolen eraikuntza ez da onartuko 8.000 m² azalera baino gutxiago duten finka edo lur sailetan.

²-takoa izango da (barne aterpeen azalera balego) eta gehienezko altuera 2,5 m-takoa izango da. Txabolen aldeak erregularrak izan beharko dira, alde luzeena 4 m eta txikiena 3 m gutxigorabehera.

6. artikulua.

Ordenantza honen arabera txabolak honako neurrietara egokituko dira: Baimendutako gehienezko azalera 12 m

7. artikulua.

Txabolek ondoko baldintzak bete beharko dituzte: Gutxienez 10 m-tako tartea, muga, bide eta errepidetara, alorrean indarrean dagoen legeriaren arauera.
Materialak:
Teilatua ahal baldin bada teilazkoa izango da edo bestela kolore gorriko fibrozementozkoa.
Paretak ladreiluzkoa edo blokez altsatuko dira. Kanpokaldeko paretak zuriz margotu beharko dira.
Leihoak eta beste zuloguneak txukundurik, margoturik eta kristalekin egon beharko dira.
Udalak aldizka txabolen kanpokaldea, sarbidea eta ingurunea txukuntzea agindu ahal izango du.
Sarrerak gehienez ere, 1,30 m-tako zabalera izango du.
Egurrezko egitura duten txabola prefabrikatuak onartu ahal izango dira, araudi honetan adierazitako neurriak errespetatzen badituzte, hala ere lizentzia lortzeko ezartzeko asmoa dagoen txabola prefabrikatuaren plano eta argazkiak aurkeztu beharko dira eta estetikoki paisaiari eragozten ez badio, Udalak lizentzia probisionala emateari buruzko erabakia hartu ahal izango du.

8. artikulua.

Txabolen edifikazioak Udalak ematen duen obra-baimenen emateari lotuta egongo dira, eskaeraren egileak hirigintz baimenari honakoa erantsi behar diolarik: Lurzatiaren kokapen planoa (1/5000 eskala) txabolak lurzatian duen kokapena, oin eta altxaera plano bat, eraikitzeko txabolaren neurriak dituelarik, eta eraikitzeko materialaren zerrenda bat eta lur sailaren jabetza kreditatu dagokion jabetza eskribaua aurkeztuz. Eraikina paisaia gutxien eragotzi dezaketen lekuan kokatuko da, beti ere udal zerbitzu teknikoek emandako iritziari jarraituz.

9. artikulua.

Ordenantza honen babesean emandako baimenak, beti ere behin-behineko izaeraz emango dira, indarrean dagoen lurzoruaren Legearen 58-2. Artikuluan ezarritakoaren arauera, eta eraisketa bidezkoa denean, jabeek ez dute kalteordaina jasotzeko eskubiderik izango.

10. artikulua.

Txabolen eraisketa dekretatu ahal izango du zonaldearen hirigintz garapenak haien exekuzioa galerazten duenean edo, inguruaren estetika, paisajea edo osasun publikoaren kontra egiten dutenean. Aipatu kasuetan, Udalaren agindu espresua dela medio, jabeak eraikuntza lurreratzeari ekingo dio bere kostura.
Lurreratzeko Udal agindua betetzen ez bada, Udalak lurreratuko ditu eraikuntzak, berorrek sortutako gastuak titulareak ordainduko dituelarik.

11. artikulua.

Hirigintz haustetzat hartuko dira Ordenantza honetako eta alorrean indarrean dagoen legeriako edozein aginduren kontrako iharduera guztiak.
Ez betetzeak hauste-espediente bat irekitzea eta dagokion zehapena ekarriko du, horretarako Lurzoruaren Legean, beronen garapenerako erreglamenduetan eta Prozedura Administratiboaren Legean ezarritakoa aplikaturik.

12. artikulua.  Itxiturak.

Lurzatien itxiturak aurrez udal baimena izan beharko dute. Finken itxiturak hesi edo zuhaizkak egingo dira 1,5 metrotako gehienezko altuerakin. Ganaduarentzako itxiturak direnean, alanbrezko itxiturak onartu ahal izango dira eta kasu hauetan, egurrezko hesolen bidez egingo dira itxiturak gehienezko altuera 1.5 m.takoa izango da

13. artikulua.  Bestelako baldintzak.

1.  Abere guztiak behar den bezala identifikatu eta erroldatuak izan beharko dute legeak horrela agintzen duenean.
2.  Eraikina jarduera mantentzen den bitarteko iraupena izango du. Hortik aurrera eskubide guztiak galduko lituzke.
3.  Eraikinak ahal den izkutuen gera daitezen, Udalak beharrezko diren zuhaitz landaketak egitera behartzeko ahalmena izango du.

14. artikulua.

Ordenantza hau onartu aurretik eraikitako txabola guztiak bertan adierazten denarekin bat ez badatoz, ordenanazioz kanpo deklaraturik geratzen dira indarrean dagoen 1346/1976 Lur legearen 60. artikulularen arabera.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Ordenantza honekin bat ez datozen eraikinak egingo balira, Udalak bota ditzake, gastuak jabearen gain izango liratekeelarik, 1976ko lurzoruaren legeak bere 184. Artikuluan eta Hirigintza Disziplina Erregelamenduaren 29. artikuluan dioenaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik sartuko da indarrean.
Arama, 2005eko uztailaren 14a.—Alkatea.
(53) (7226)

2007ko Aurrekontuak

SARRERAK

Kapitulua Izena Euro
1 Zuzeneko zergak 62.500€
2 Zeharkako zergak 3.000€
3 Tasak eta bestelako sarrerak 17.100€
4 Transferentzia arruntak 199.300€
5 Ondarezko sarrerak 31.214,45€
6 Inbersio errealen besterenganaketa 0€
7 Kapital transferentziak 46.885,55€
8 Finantza aktiboak 0€
9 Pasibo finantzieroak 0€

Guztira 360.000€




GASTUAK

Kapitulua Izena Euro
1 Pertsonal gastuak 106.500€
2 Ondasun arrunten erosketa 115.150€
3 Finantza gastuak 100€
4 Transferentzia arruntak 46.356€
6 Inbertsio errealak 91.894€
7 Kapital transferentziak 0€
8 Finantza aktiboak 0€
9 Finantza pasiboak 0€

Guztira 360.000€


Gizarte Ongizatea

ARDURADUN TEKNIKOA

IZENA KARGUA
Mª Jose Arrizabalaga Gizarte Laguntzailea




HELBIDEA Nagusia 24, Itsasondo
TEL. 943 881170
FAXA 943 161045
E-MAIL gizarte.itsasondo@udal.gipuzkoa.net
ORDUTEGIA Asteazkenetan: 9:00etatik 13:00etara


ZERBITZUAK


Laguntzak

PRESTAZIOAK ETA GIZARTE ZERBITZUAK

Ekonomikoak

  • Pentsioak
  • Gutxieneko diru-sarrerak
  • Larrieldietarako Gizarte Laguntzak.

Elkarbizitza eta bizikidetza alternatibak

  • Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua
  • Harrera Familiarra
  • Babesteko pisuak
  • Egoitzak. Mixtoak eta Asistituak.
  • Aldi batetarako egonaldiak.

BESTE ZERBITZU ESPEZIALIZATUAK

  • Tratu txarrak.Laguntza psikologikoa
  • Laguntza juridikoa
  • Errehabilitazio Zentruak
  • Helduen Hezkuntza iraunkorra

Bestelakoak

  • Balorazio teknikoak
  • Oporretarako hainbat programa, etab...

Bake Epaitegia

EPAILEA

IZENA KARGUA
Jaione Bendoiro Aldasoro Bake Epailea

ARDURADUN TEKNIKOA

IZENA KARGUA
Iñigo Etxeberria Bake Epaitegiko Idazkaria
HELBIDEA Nagusia 24, Itsasondo
TEL. 943 881170
FAXA 943 161045
ORDUTEGIA Asteartea: 12:00etatik 14:00etara
Ostirala: 9:00etatik 11:00etara

ZERBITZUAK

Kultura

ARDURADUNA

IZENA KARGUA
Ainhoa Mujika Zinegotzia
Aitziber Albisu Zinegotzia



HELBIDEA Aramako Plaza z/g
TEL. 943 880739 (ARAMA) 881170 (Itsasondo)
FAXA 943 161045 (Itsasondo)

KZgunea

2003ko abenduaz geroztik Aramako
KZguneak bere ateak zabalik ditu.

Bertan interneten nabigatzeko gela aurkitzeaz gain edonork bertako
ikastaroetan parte

har dezake. Kzgunea  hilabete batetan goizez eta bestean
arratsaldez egoten da zabalik ahalik eta jende gehienari partehartzeko
aukera emateko asmoarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero Udaletxera dei dezakezu 943 880739.

2003ko abenduaz geroztik Aramako
KZguneak bere ateak zabalik ditu.

Bertan interneten nabigatzeko gela aurkitzeaz gain edonork bertako
ikastaroetan parte

har dezake. Kzgunea  hilabete batetan goizez eta bestean
arratsaldez egoten da zabalik ahalik eta jende gehienari partehartzeko
aukera emateko asmoarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero Udaletxera dei dezakezu 943 880739.

Beste Arloak

Atal honetan, departamentu bakoitzari ez dagokien gaiak ageriko zaizkizu. Udal mailako gainontzeko gaiak (hirigintza, ingurumena, obra batzordea, euskara...) eta baita gai orokorren ingurukoak ere:

Arau Subsidiarioak

HIRIGINTZA ARAUAK AZKEN ONARPENA DATA ARGITALPENA
B MOTATAKO ARAU SUBSIDIARIOAK AZKEN ONARPENA 92/04/07 92/05/29
4. EREMUKO ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKETA AZKEN ONARPENA 99/04/13 99/05/05
6. EREMUKO, 2 ETA 3 SEKTOREKO ETA 4-1 ATARI SEKTOREKO
ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKETA
AZKEN ONARPENA 02/07/30 02/09/06

HERRIA ARAMA

AZALERA 1,3 KM2


Formularioak

Euskara

Euskara

Zerbitzuak

Zerbitzuak