Apirilean ospatu zen herri batzarrean Ekintza Planaren egoeraren inguruko ebaluaketa aurkeztu eta aurten aurrera eraman nahi dugun berrikusketa prozesua azaldu genuen. Geroztik, udala Ekintza Planeko ekintzen birplanteaketa egiten aritu da eta honek berriro ere herritarren ikuspuntua eskatzen duenez, datorren ostegunerako, maiatzak 22, herri bilera bat antolatu nahi izan dugu. Bertan, besteak beste, gai hauek azalduko dira:
§ Aramako Ekintza Planaren azalpena: ekintzaz ekintza
§ Ekintzen birplanteaketa: TALDE LANA
§ Talde lanaren bateraketa: Ekintzen formulazio berria
Atxikitzen dugun orrian Aramako Ekintza planaren laburpena (2005) duzue, bilerarako lagungarri izango zaizuelakoan.
Herri bilera hauekin berriro ere herriaren parte-hartze maila sendotzea lortu nahi denez, zu bertan izatea gustatuko litzaiguke!
Ez ahaztu!!! Maiatzaren 22an, osteguna, iluntzeko 20:30etan, kultur etxean!!!!