Honez gero jakingo duzu Aramako Udala 2004. urtetik Goierriko beste 17 udalerriekin batera, Agenda 21 izeneko prozesuan lanean dabilela. Orduz geroztik, Aramako udalak herri diagnostikoa osatu eta ekintza plan bat diseinatu eta exekutzatzen joan da du herri batzarretara hurbildu diren Aramatar guztien laguntzarekin. Gaur egun, Aramako Herri Planean jasotzen diren zenbait ekintza aurrera eraman ondoren , ekintza planaren exekuzio mailaren egoera aztertu eta berrikusteko unea iritsi dela pentsatu da Udaletik. Hausnarketa honek berriro ere herritarren ikuspuntua eskatzen duela kontutan harturik, datorren ostiralerako apirilaren 18, herri bilera bat antolatu nahi izan dugu. Bertan, besteak beste, gai hauek azalduko dira: -Aramako Agenda 21aren inguruko azalpen orokorrak: 2004tik-2008ra -2008ko egitasmoen azalpena. -Ekintza Planaren egoeraren azalpena: Ebaluaketa ondorioak Herri bilera hauekin berriro ere herriaren parte-hartze maila sendotzea lortu nahi denez, zu bertan izatea gustatuko litzaiguke! Ez ahaztu!!! Apirilaren 18an, ostirala, iluntzeko 20:30etan, udal areto nagusian!!!!
Bileran erabil den aurekzpena eransten da